Home / ELKARTEA

ELKARTEA

ARRATIAKO MERKATARIEN ELKARTEA

AMEko profesionalek prezioak zainduta, aukera guztiak eta kalitatea eskeintzen deutsuz.

Komertzioak, zerbitzuak, ostalaritza, lonjak….tradizioa eta modernitatea eskutik helduta ingurune apartan…eta hori guztia ezin ederragoak diran mendiz inguratuta.

Arratiako Merkatarien Elkartea Igorreko zerbitzuen, ostalaritzaren eta komertzioen interesak babesteko eta ordezkatzeko sortu zan.

HAMAR URTE BAINO GEHIAGOKO IBILERAREN OSTEAN

Baieztatu ahal dogu elkarteak bilakaera handia euki dauala, kolektiboko kide kopurua gehituz joan da, eta gaur egun 60 bazkide baino gehiago gara.

.

+ 60 denda A.M.En

GURE ASMOA

banaka lortuko ez geunkezan onurak askoren artean lortzea da, gure establezimenduetarako zein Igorreko udalerri osorako. Sinergia horreek guztiak lortzeko, bazkide asko izan behar dogu, eta danon artean, Udalerri hobea sortu, erakargarriagoa, erosoagoa zentzu guztietan, jarduera gehiagogaz, eta azken baten,  kaleetan bizitza daukana.

GONBIDATZEN ZAITUGU

zure Elkarteko WEB atarian sartzera; sartu eta elkarteko kide izatea beharrezkoa dala egiaztatuko dozu.