Gazte Akelarrea
Zornotzatik Igorrera egingo da Gazte Akelarrea, Ernai eta Aitzinaren udaberriko ekimena.
Apirilaren 13, 14 eta 15erako Ernai eta Aitzina gazte antolakundeak prestatzen ari diren udaberriko ekimena, Gazte Akelarrea, Zornotzatik Igorrera egingo dute. Berezitasun bezala, martxa eta topagunearen arteko nahasketa bat izango dela azpimarratu dute.
Aurreko edizioetan bezala, aurtengo ekimenak ere «berebiziko garrantzia» duten hiru zutabe aipatu dituzte: elikadura, eskaintza kulturala eta zaintza, «burujabetzaren aldeko bidean praktika burujabeen aldeko apustua» egiten baitute bi antolakundeek.