Igorre

Igorre Arratiako hiriburua da zerbitzu gehienak Igorren dagozalako.

Industria gehien daukan herria da Igorre eta bertan, Zubizarreta etxea bezalako altxor ezkutuak aurkituko doguz.

Ibilbidea Aramotz mendiaren magalean amaituko dogu, Indusi errekaren artean sortu dan herrian. Bertan, estalaktitak daukazan Baltzolako kobazuloa aurkituko dogu.

Herria

Igorreko elizatea Bizkaiko probintzian dagoan Euskal Autonomia Erkidegoko udalerria da. 4.300 biztanle daukaz, 17,3 km²-ko azalera eta bataz besteko altuera, itsas gainetik, 80 metrokoa da. Arratia eskualdeko hiriburua da.

4200 biztanle

Geografia

Igorreko elizatea Bizkaiko probintzian dagoan Euskal Autonomia Erkidegoko udalerria da. 4.300 biztanle daukaz, 17,3 km²-ko azalera eta bataz besteko altuera, itsas gainetik, 80 metrokoa da. Arratia eskualdeko hiriburua da.

Historia

JATORRIA

Igorren gizakia, Goi-Paleolitikoan (9.000 K.a.) agertzen da, eta aro horretakoak dira Geretalegoateko Atxa koban aurkituriko aztarnak. Kobazulo horrek erabilera desbardinak euki ebazan, gela gisa erabili zan eta ehorzketarako, denbora luzean. Une prehistoriko horretatik aurrera, gizakia udalerrian bizi izan da. Arratiako Merinaldeko elizateak.

Gernikako Batzar Nagusietan 65. zenbakidun boto eta eserlekua eukan. Erdi Aroan hainbat armaetxe eta oinetxe eraiki ziran udal barrutian. Zumeltza etxea VIII. mendean eraiki eban Sancho Díaz de Noreñak, eta bando-gerran hondatu eben Abendañotarrek (1055). Geroago barriro eraiki eben.

Urkizu dorretxea

Urkizu dorretxea 1085ean eraiki eban Pedro Ortiz de Abendañok. Igorre dorretxeak –hortik hartu eban eleizateak bere izena 1198 inguruan– Durangoko Iurretan eukan bere jatorria, eta XII. mendearen azkenerantz Nafarroako Celino jauna bizi izan zan bertan. Beste gotorretxe ospetsu batzuk Egia, Zuriaga, Iurrebaso, Irazabal Behekoa eta Ubiritxaga izan ziran.

.

1208an

1208an Andra Mari eleiza egin zan, Iurre etxearen alboan, eta ordura arte parrokia izan zan Elgezuako Santa Luzia (X. mendekoa) ermita legez geratu zan.

Andra Mari parrokiak

Andra Mari parrokiak jatorriz nabe gotikoa dauka eta handiagotzeak ekarri dauazan alboko bi nabe. Barrokoa eta neoklasikoak diran gurutzadura eta elizaren burua daukaz. Horreri, kanpandorrea gehitu behar jako, Errege-erregina Katolikoen estiloa daukana.