MERKATARIEN Eguna 2017
Zapatua giro onean pasatzeko zer modu hoberik, ponyan ibili, bazkari gozoa
dastatu, trenera igo eta ikuskizunetaz gozatzea baino?
Izan be, holan ospatu genduan Igorreko Merkatarien egunik garrantzitsuena! ederto pasatzeko
aukera ezin hobea danontzako!
Animaliak maite dabezanentzako, ponyan paseotxoak Igorreko landetatik.
Hanburgesa-txiki egin barri eta gozo-gozoak dastatzeko aukera, sukaldaritza zaleentzako.
Txu-txu trenean joan-etorria be izango genduan, aurten be. Eta eguna ezin hobeto bukatzeko,
kontzertua Lotxoren eskutik.
Hori guztia Arratiako Merkatarien Elkarteak prestatu dau. Urtero lez, adin guztietarako
ekintzak antolatzen dabez.
Bertan egon ez zinetenontzako, hemen eguneko argazki batzuk: