Home / berriak / Ohar garrantzitsua

Ohar garrantzitsua

Igorreko bezero agurgarriak:

Arratiako Merkatarien Elkarteak (AME), eta “Saria duten haziak” parte hartu genuen saltoki guztien izenean, barkamena eskatu nahi dugu erabilitako “sorpresa-txarteletako” sarien deskribapenean euskara azaltzen ez zelako.

 

AMEk gure eguneroko bizitzako alderdi guztietan hizkuntza nagusi gisa euskara sustatzearekin eta erabiltzearekin lotutako konpromiso irmoa hartzen du bere gain. Hain zuzen ere, merkataritza arloko komunikazioko eta sustapeneko kanpainak prestatzeko garaian uneoro gogoan izaten dugun alderdia da hori. Baina egia da oraingoan, txartelak ekoizteko katean egon zen gaizki-ulertu bat zela eta, itzulpena ez zutela errespetatu.

Ondorioz, beste behin barkamena eskatu nahi dugu eta halako jazoerarik berriro gerta ez dadin lanean jarraitzeko konpromisoa hartuko dugu geure gain.

 

Eskerrik asko bertako merkataritzari babesa emateagatik.