Dendak Kalera 2022
Joan den apirilaren 2an, AMEk (Arratiako Merkatarien Elkartea) “dendak Kalera” izeneko ekitaldia ospatu zuen. Bertan, hainbat sektoretako saltokiek beren dendak kalera atera zituzten eta gune estrategiko batean elkartu ziren arreta erakartzeko eta salmentak sustatzeko.
“Azoka txiki” hori beti da une egokia erosketak azkar eta leku bakar batean egin ahal izateko. Gainera, aurten Arratiako merkatariek bezeroak saritu nahi izan dituzte, 250 € baino gehiagoko tablet baten zozketa eginez.
Ekitaldiaren amaieran, zozketa egin zen parte hartu zuten saltokietan erosketak egin zituzten bezeroen artean, eta Ainhoa Bilbao izan zen irabazlea.