Urria AMEren dendetarako irudi xehetasun berriekin dator
Arratiako Merkatarien Elkartetik (AME) gure denden presentzia eta nortasun bisuala indartzen jarraitu nahi dugu, eta horretarako urriko hilabetean irudiari lotutako ekintza txiki baina esanguratsu bat jarri dugu martxan.
Estetika-zentroei AMEren logotipoa duten eskuoihal pertsonalizatuak banatu dizkiegu, eta beste merkataritza mota guztiek felpudo korporatiboak jaso dituzte euren sarrera edertzeko.
Ekimen honen bidez, elkartasun komertzialaren balioa indartu eta gure sarearen kohesioa sustatu nahi dugu, tokiko merkataritza indartsu eta bateratu baten alde lanean jarraituz.
Eskerrik asko parte hartzen duzuen guztioi eta zuen konfiantzagatik!
