Gozokiak eta sariak tokiko merkataritzan

Abenduaren 1etik aurrera, Arratiako Merkatarien Elkartetik (AME) Gabonetako kanpaina berri bat jarriko dugu martxan, tokiko merkataritza dinamizatzeko eta bezeroei erosketa bakoitzean ilusio pixka bat gehiago eskaintzeko helburuarekin.

Kanpainan parte hartzen duen establezimendu bakoitzak bonboi kopuru bat izango du, eta erosketa egiten duten bezeroen artean banatuko dira. Bonboi guztiek ez dute saria izango, baina batzuk bai… eta hor dago sorpresa!

🎁 Zein da saria?
Bonboi saridunek 5€-ko balioa duten txartelak izango dituzte barruan, eta kanpainara atxikitako edozein saltokitan erabili ahal izango dira, kanpainak irauten duen epearen barruan.

Ekimen honen bidez, erosketak sustatu, bezeroei esperientzia atsegin eta desberdin bat eskaini eta Gabonetako giroa herriko dendetara eramatea bilatzen dugu.

Tokiko merkatariei animatu nahi diegu kanpaina honetan parte hartzera eta, bonboi baten bidez, ilusioa eta sariak banatzera.

🍫✨ Gabonetan ere, tokiko merkataritzan erosteak badu saria.