Dendak Kalera urriaren 2an eta 3an Igorren
AMEk Dendak Kalera ekimena antolatu du datorren urriaren 2rako eta 3rako, herriko merkataritza saltoki desberdinen parte-hartzearekin. Ekimenaren helburua da produktuak eta saltokiak kalera ateratzea, herritarrek gertutik ezagutu ditzaten.
Parte hartuko duten saltokien artean daude Kilikili, Dekorazio eta Pintura Igorre, Olaetxe Optika, Larrautxu, Pino Fruta Denda, Marrak, Lorane eta Beatriz Fruta Denda. Bakoitzak bere saltokiaren aurrean jarriko du bere erakusketa.
Ostiralean, betiko ordutegian egongo da zabalik ekimena, eta zapatuan, 10:00etatik 13:30era arte.
Ekimen honekin, AMEk herriko merkatarien lana bisibilizatu eta bultzatu nahi du, herritarrekin harreman zuzenagoa sortuz.
