Arimen Gaua Igorren urriaren 30ean, gozokiak banatuko dituzte saltokietan

AMEk Arimen Gaua antolatu du Igorren urriaren 30erako, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Jaialdi hau txikienentzat eta familia osoarentzat pentsatuta dago, eta herritar guztiak gonbidatuta daude parte hartzera.

Herriko saltokietan gozokiak banatuko zaizkie mozorrotuta etortzen direnei. Beraz, mozorroak janzteko eta saltokietatik pasatzeko aukera ezin hobea izango da.

Auzoko jaialdi eta ekimenetan parte hartzeak AMEri aukera ematen dio herritarrak saltokietara gerturatzeko eta herriko merkataritza ezagutarazteko, tokiko merkataritza sustatzeko helburuarekin.