Eguberri lorea Igorreko merkatari guztientzat

Arratiako Merkatarien Elkarteak Eguberri lore bat oparitu nahi die Igorreko merkatariei. Gabonak gerturatzen ari diren honetan, herriko merkataritza bizirik mantentzen duten pertsonei esker txiki bat egin nahi diegu, eta zuen dendak apaintzeko lore polit bat eskaini.

Eguberri lorea jasotzeko, abenduaren 12an Garden Igorrera hurbildu beharko duzue. Baldintza bakarra Igorren denda baten jabe zarela egiaztatzea da.

Animatu zaitezte, pasa zaitezte Garden Igorretik eta eraman ezazue Eguberri lorea zuen dendara. Eskerrik asko, beti bezala, herria bizirik mantentzeagatik!