📰 Gezala Jaiak: AMEren eskutik pintxoak jai giroan

Datorren maiatzaren 30ean, Gezalako Jaien barruan, Arratiako Merkatarien Elkarteak (AME) bat egingo du ospakizunekin, herritar eta bisitariei une gastronomiko berezi bat eskainiz.

19:00etatik aurrera, txistorra eta hirugihar pintxoak banatuko dira, agortu arte. Jai giroan elkartzeko, tokiko merkataritza babesteko eta elkarrekin gozatzeko aukera paregabea izango da.

AMEtik herritar guztiak animatzen ditugu bertaratzera eta jaiez gozatzera.

Zuen zain egongo gara!