📰 Arimen Gauak mozorroak eta irribarreak ekarri zituen herriko dendetara
Joan den urriaren 31n, Arratiako Merkatarien Elkarteak (AME) Arimen Gaua kanpaina ospatu zuen, eta beste behin ere herriko kaleak giro festiboz eta ilusioz bete ziren.
16:00etatik aurrera, kanpainan parte hartu zuten saltokiek gozokiak banatu zizkieten mozorro jantzita bertaratu ziren guztiei. Txiste bat kontatu, trebetasun txiki bat erakutsi edo, besterik gabe, jai giroan parte hartu zuten haur eta gazteek pozik ibili ziren dendez denda.
Emaitza ezin hobea izan zen: giro alaia, parte-hartze handia eta, batez ere, umeak eta gazteak pozik eta ilusioz beteta.
AMEtik eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duten saltoki eta familiei. Halako ekimenek herria biziberritzen eta tokiko merkataritza indartzen laguntzen dute.
Hurrengo Arimen Gauerarte! 🎃
