📰 Santa Lutzia giro ederrean ospatu zen lunch herrikoiarekin
Joan den abenduaren 13an, Santa Lutzia jaiak ospatu ziren, eta Arratiako Merkatarien Elkarteak (AME) lunch herrikoia eskaini zuen meza amaitu ondoren.
Elizkizunaren ostean, bertaratutakoek salda beroa, beicon eta txistorra pintxoak, patata-tortillak, gazta, gaztainak eta beste hainbat produktu dastatzeko aukera izan zuten, jai giro atseginean.
Eguraldi onak lagundu zuen, eta parte-hartze handia izan zen bai mezan bai eguneko jardueretan. Giro hurbila eta alaia nagusitu zen, Santa Lutzia bezalako ospakizunen izaera herrikoia indartuz.
AMEtik eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu zuten guztiei.
