Igorren Erosi kanpaina berriro martxan: saltokiek AMEren poltsak banatuko dituzte erosketekin

AMEk urtero egiten den Igorren Erosi kanpainaren edizio berria jarri du martxan. Aurten ere, parte hartzen duten saltoki guztiei elkartearen tote bag motako poltsak banatu dizkiegu, bezeroei beren erosketekin batera opari gisa eman diezazkieten.

Ekimenaren helburua da herritarrei gogoraraztea herriko saltokietan erosteak onura dakarrela herri osoarentzat, eta, aldi berean, bezeroei esker ona adieraztea. Poltsa erabilgarri eta iraunkor hauek erosketak egiteko aukera ezin hobea dira, eta, gainera, Igorreko merkataritzaren aldeko mezua zabaltzen dute.

Herritar guztiak gonbidatzen ditugu parte hartzen duten saltokietara hurbiltzera eta poltsa eskuratzera.

Igorren Erosi bezalako kanpainek AMEri aukera ematen diote herritarrak saltokietara gerturatzeko eta tokiko merkataritzaren ikusgarritasuna indartzeko, tokiko merkataritza sustatzeko helburuarekin.