SAN ANTONIO JAIAK 2026
San Antonio Jaiak berriro ere giroz eta ekintzez beteko dituzte Igorreko kaleak, eta Arratiako Merkatarien Elkarteak (AME) hainbat jarduera antolatu ditu herritar guztiek jaiez gozatzeko.
Larunbatean, hilaren 6an, 16:00etatik 19:00etara, “Ardoa Barrura” fanfarreak giroa alaituko du paellaren inguruan, musikaz eta jai-giroz kaleak betez.
Barikuan, hilaren 12an, 18:30etik aurrera, Gauargi Erromeria izango da karpa nagusian, dantzarako eta musikaz gozatzeko aukera eskainiz.
Ondoren, 19:30ean, txokolate-jana egingo da karpan bertan, herritarrak elkartu eta jaietako azken orduak giro ezin hobean partekatzeko.
AMEtik herritar guztiak animatzen ditugu jardueretan parte hartzera eta San Antonio Jaiak elkarrekin gozatzera.
Zuen zain egongo gara!
