San Juan bezperako sardinada herrikoia
Arratiako Merkatarien Elkarteak (AME) herritar guztiak gonbidatu nahi ditu datorren ekainaren 23an, 19:00etan, San Juan auzoan egingo den ohiko Sardinadara.
Ospakizun berezi hau dela eta, AMEk doan eskainiko die sardinada bertaratzen diren guztiei, sardinak agortu arte. Ekimen honen bidez, elkarteak jai giroari bere ekarpena egin nahi dio eta urte osoan zehar tokiko merkataritzari ematen zaion babesa eskertu.
Sardinada aukera paregabea izango da herritarrak elkartzeko, tradizioez gozatzeko eta San Juan bezperako giro berezia elkarrekin bizitzeko.
AMEtik herritar guztiak animatzen ditugu San Juan auzora gerturatzera eta arratsalde eder batez gozatzera.
Zuen zain egongo gara! 🐟🔥🎉
