San Cristóbal Jaiak: AMEk herritarrak lunch herrikoi batera gonbidatzen ditu
Datorren uztailaren 10ean, San Cristóbal Jaien barruan, Arratiako Merkatarien Elkarteak (AME) bat egingo du ospakizunekin, herritar guztiei zuzendutako ekimen berezi batekin.
Eguerdiko 12:00etan meza ospatuko da, eta ondoren, AMEren eskutik lunch herrikoia eskainiko da bertaratzen diren guztientzat. Elkarteak hainbat pintxo eta mokadu prestatu ditu, jai giroan elkarrekin gozatzeko eta herriko tradizioei jarraipena emateko.
Ekimen honen bidez, AMEk herritarren arteko topagune izaten jarraitu nahi du, auzoko jaietan parte hartzea sustatuz eta giro atsegin eta hurbila sortuz.
AMEtik herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu San Cristóbal Jaietara gerturatzera eta egunaz elkarrekin gozatzera.
Zuen zain egongo gara!
