Merkatarien Jaia ospatuko da irailaren 12an, jarduera eta esperientzia ugarirekin

AMEk Merkatarien Jaia ospatuko du datorren irailaren 12an, Kultur Etxeko Plazan. Egun osoko egitaraua prestatu da, adin guztientzako jarduerekin, eta herritar guztiak gonbidatuta daude parte hartzera.

Arratsaldeko 16:30ean hasiko dira jarduerak, VR Esperientziarekin, eskulanak 18:30era arte iraungo duena. Aldi berean, 17:00etatik 18:30era, ponei eta zaldi gainean ibiltzeko aukera izango da, txikienek asko gustuko duten jarduera.

18:30etik 19:15era, Bits Festa ospatuko da, giro ederra eskainiko duena plazan. Eta, azkenik, 19:30etik aurrera, pintxoak eta fruta banatuko dira bertaratutako guztien artean, eta otzara biren zozketa egingo da jaialdiari amaiera emateko.

Ekimen honekin, AMEk herriko merkatarien lana aitortu eta bultzatu nahi du, herritarrekin batera festa giroan.